XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskolaurrea eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorra: Eskolaurre eta Hasiera Aldirako Hezkuntza Sailaren 1.981garreneko Maiatzaren 25.eko Aginduak (1981 garreneko Ekainaren 25.eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dion gai-zerrenda; Hezkuntza Sailaren 3. eta 4. argitarapenetan agertzen da horien zabalpena.

O.H.O.ko Erdi Aldirako, Hezkuntza Sailak laister argitaratuko dituen Erdi-Aldirako gai-zerrenda berriak.

Goren-Aldirako (2. Aroa).

Hezkuntza eta Zientzia-Ministeritzak 1970garreneko Abenduaren 2.ko (1970garreneko Abenduaren 8.ko Boletín Oficial del Estado) eta 1.971garreneko Abenduaren 24.ko Boletín Oficial del Estado) aginduetan Irakaskuntza Norabidetarako argitaratutako gai-zerrendak.

Bigarren aldiko gizarte-alorrerako, Hezkuntza eta Zientzia-Ministeritzak 1980garreneko Urriaren 6ko O.H.O.ko bigarren aldirako gizarte-alorrerako Irakaskuntza-Norabideei buruzko Agindua (1978garreneko Urriaren 13ko Boletín Oficial del Estado) kontutan izango da.

B.U.P.erako: Urtarrilaren 23ko 160/1975 Dekretoa egiteratzen duen Hezkuntza eta Zientzia-Ministeritzaren 1975garreneko Epailaren 22ko Aginduak (1975garreneko Jorrailaren 18ko B.O.E) argitaratutako gai-zerrendak.

C.O.U.rako: COUri buruzko 1975garreneko Epailaren 22ko Aginduaren behin-behingo laugarren erabakia egiteratzen duen Hezkuntza-Antolaketaren artezkaritza Nagusiaren 1975garreneko Abuztuaren 21eko Erabakiak (1975garrenenko Irailaren 6ko B.O.E.") argitaratutako gai-zerrendak.

7.1. Saion egiterapena.

Horrela izango da: a) I. Eranskinean zehazten den gai-zerrenda orokor bat saio-egile guztientzat, Epaimahaiaren esanetara honetaz aritzeko.

b) Eskolaurrerako eta O.H.O.rako lehiaketakideak bere alorreko II Eranskinean azaltzen diren gaietatik bat zozketaz aukeratuko du.

c) B.U.P. eta C.O.U.rako, lehiaketakide bakoitzak eskaria egitean bere alorreko 20 gai bidaliko ditu, itxitako azalpean, dagokion Lurralde Ordezkaritzara, izena, deiturak eta E.N.T. emanaz, aukeratzen duen alorraz batera.

Lehiaketakideak zerrendan azaltzen den gai bat aukeratuko du zozketaz.

Saioak gehienezko 30 minutuko aldi baten gaiaz hitzez ihardutzea izango dira, bai gogoetapide-gaitasunari eta bai horren irakaspen-azalpenari ere balio emango zaiela.

Saio-egileak 30 minutu izango ditu hautatutako gaia gertatzeko.

Hitzezko ihardunaldia hasi baino lehen, horretan erabiliko duen egitamutzakoa eskuratu beharko dio Epaimahaiari.

7.2. Hitzezko ihardun hori euskeraz egingo da, eta Epaimahaiak lehiaketakideak euskeraz irakasteko duen gaitasuna neurtuko du.

8. Saioak bukatuta Epaimahaiak, bidezko balio-mugapenak egin ondoren, gaitasunaren jabe aitortutako lehiaketakideen zerrenda bakar bat bidaliko dio Hezkuntza-Sailari eta, horrek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den horretazko erabakiaren bidez ezagutaraziko du.

Epaimahairen balio-neurketaren aurka ez da inora jotzerik izango.

9. Erabaki honen gai diren saioak gainditu dituzten lehiaketakideen zerrenda argitaratu ondoren, Baimen-jabego Ofizialezko Araupidetzan sartutako ikastolek hoiek agian akuratu ditzateneko epe bat hasiko da, aukeraketa hori Lurralde berean hautatutako lehiaketakideen artean egin beharko da.

Gasteizen, 1982garreneko Maiatzaren 10ean.

Irakaskuntza-Artezkaria, KARMELE ALZUETA BENEITE.